"Top 7" deituriko zerrenda honetan irakasgaiarako interesgarriak diren zenbait euskarazko webgune bilatu behar genituen.
Ene iritziz, hauek dira web orrialde interesgarrienak eta baliogarrienak ikusi ditudan guztienen artean:
1) Webgunearen izena: Wikipedia
URL: http://eu.wikipedia.org
Deskribapena: webgune hau oso bailagarria da entziklopedia oso ona baita eta bertan bilatu nahi dugun edozein hitz, artikulu edo gaiari buruzko informazioa aurki dezakegulako. Horrez gain, beste hizkuntzaz bilatzeko aukera ematen digu eta gaiak atalka agertzen zaizkigu ere bai, esate baterako gizarte zientziak, informatika… Webgune honetan irakasgaian azaldutako hitzak, programak edota zalantzak ditugun gaiei buruzko edozein azalpena aurki dezakegu, beraz, Wikipedia interesgarri hutsa da.
2) Webgunearen izena: Webgune
URL: http://www.webgune.net/
Deskribapena: Webgune.net zure web gunea egiteko eta hostatzeko tresnak eskaintzen dizkizu. Orain zure web gunea interneten eta euskaraz edukitzeko ez duzu aitzakiarik izango. Oso erraza da erabiltzea, erregistratu ondoren, zenbait doako zerbitzu erabil daitezke. Gaur egun, gero eta norberaren webgune gehiago ditu jendeak, beraz, zure webgunea sortzeko aukera ezinhobea da. Hori da, hain zuzen ere, web orrialde hau interesgarria iruditzeko arrazoi nagusia: modernitatea, berritasuna eta webguneen munduan edozein pertsona sartzeko aukera izatea.
3) Webgunearen izena: Aupatu
URL: http://www.aupatu.com/eu/
Deskribapena: zure bloga, webgunea, zure aldizkaria edo egunkaria, gustokoak dituzun telebistak edota irratiak, berri aipagarrienak… bultzatzeko web orrialdea da. Denborarekin, erabilgarritasun berriak gehitu dituzte, zerbitzua interesgarriagoa egiten dutenak. Oso webgune baliagarria da artikuluak, besteen iritziak, iruzkinak… irakur eta ezagutzeko, baita zuk idatzitako gauzak besteei ezagutarazteko ere. Guk ikasten ari garena horixe da, besteei gure idazkiak, bideoak, muntaiak...erakustea, komunikatzaile onak izateko hezituak gara.
4) Webgunearen izena: Elebila
URL: http://www.elebila.eu
Deskribapena: "Elebila" euskarazko internet bilatzailea da. Euskaraz idatzitako webgune guztiak bilatzen ditu, ez bakarrik Euskal Herriko orrialdeak, mundu guztian euskaraz idatzikoak ere bai. Guztiz erabilgarria da, webgunean agertutako informazioa eta eduki guztia euskaraz dagoelako, abantaila handia ekarriz, itzuli behar ez dugulako. Denbora aurrezten du, eta hau da oso garrantzitsua komunikazioan lan egiten duten profesionalentzat (aurkeztu behar diren lanak, artikuluak...epe muga zehatz bat dutelako).
5) Webgunearen izena: Sarean
URL: http://www.sarean.com/
Deskribapena: ekimen pertsonala da web orrialde hau, kazetari batek sortua. Euskarazko lehen blog pertsonala da, beraz nire ustez, gutxienez bisita bat egitea merezi du. Bertan, bideoak, iritziak, argazkiak, iruzkinak, loturak…aurki ditzakegu. Irakasgai honetan blog bat sortzea eskatu digu irakasleak. Blog pertsonal hau adibide moduan erabil dezakegu, bertatik gauza ugari ikasiz. Begirada bat eman ondoren, oso interesgarria iruditu zaidala esan dezaket.
6) Webgunearen izena: Sustatu
URL: http://sustatu.com/
Deskribapena: profesional euskaldunarentzako albistegi bat da. Ekonomiaren alor desberdinetan (irakaskuntza, industria, zerbitzuak...) lanean diharduten eta prestatzen ari diren gazteentzako zerbitzu oso erabilgarria da. Teknologia berrien eta interneteko garaian ere, euskararen presentzia indartu eta bultzatzeak berebiziko garrantzia du. Baina Sustatu ez da berez "euskara bultzatzeko ekimen bat", baizik eta gai profesionalei buruzkoa, hori bai, euskaraz egina irakurle euskaldunentzat. Sustatuko albisteak ez dira artikulu soil eta itxiak: artikuluei erantzuteko aukera duzu, informazioa osatzeko, zuzentzeko, eztabaidatzeko. Komunikazioaren esparruan oso garrantzitsua da besteekin harremanetan egotea eta iritzi ezberdinak onartzea, beraz, Sustatu webgunea bisitatzea komenigarria da.
7) Webgunearen izena: Librezale
URL: http://www.librezale.org/
Deskribapena: euskara informatikaren munduan bultzatzea helburua duen lantalde ireki bat da. Egindako lana etorkizunerako baliogarria da. Software librea eta plataforma anitzetan dabiltzan programak lehenesten dituzte. Webgune honek eskaintzen dituen zerbitzuen artean, Firefox nabigatzailea euskaraz izateko aukera dago. Oso lagungarria den foro bat baitago, gai ugariei buruzko informazioa emanez eta zalantzak argituz.

Mario Díez

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada