
“ETB3” katea hautatu dut Wikipediarako sarrera egiteko. Hona hemen kate berri honi buruzko informazioa:
*ETB3:
EiTB komunikazio talde euskaldunak 2008. urtean sortutako kate berria da. Honez gain, ETB4 2009. urtean hasteko asmoa dago. Ez dugu kate bakarra izango euskaraz emititzen. ETB1 kateaz gain, jaio berria den kate honen ama hizkuntza euskara da. Euskarazko bi programaketa artean aukeratu ahalko dugu. Haurrei (Betizu) eta gazteei (Gaztea) zuzendutako programazioa eta edukiak dira nagusi. Kulturak oso paper garrantzitsua dauka kate honetan (EITB Kultura). Marrazki bizidunen telesailak, haur animazio filmak, erreportaiak, dokumentalak, musika eta kirol saioak aurki daitezke programazioaren artean. Programa ezagunak emitituko dira, 'Sautrela', 'Hitzetik Hortzera', 'Teknopolis' edo 'Munduan Gaur' adibidez, baita programa berriak ere ('Martina' edo 'BURP').
ETB3 kateak argia ikusi zuen 2008ko urriaren 10ean, berehala bere edukiak eskeiniz. TDT bidez ikusi ahal izango da bakarrik. ETB3 TDT-tik sartzerakoan ETBSat erori da.
Mario Díez

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada