2. ataza - Finantza krisia

Leioako campus berriztua abian

viernes, 19 de diciembre de 2008

"Vaya Semanita"ren grabaketa



Asteazkenean ikaskide bat eta biok Donostiara joan ginen programa arrakastatsu honen grabaketa ikustera.
Esperientzia polita izan zen, alegia. Kamerak, fokoak... nola erabiltzen dituzten eta errealizazioa, grabaketa nola egin zuten ikusteko aukera izan genuen.
Horrez gain, publiko bezela agertzen gara, txaloak ematen eta barre egiten.
Amaia Montero (LODVG) abeslaria ere ikusi genuen, elkarrizketa polit bat egin zioten eta.



Mario Díez
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!

viernes, 12 de diciembre de 2008

martes, 9 de diciembre de 2008

Irrati albistearen zuzenketa

Gorka Palaziok, www.zopelana.org webgunean hurrengo ariketa egitea proposatu digu:

"Ondoren, ikasle batek egindako albistea daukazu, irratibidetik emititzeko moduan dagoena. Hala ere, errakuntza batzuk daude. Ea dakizun non dauden. Berria arretaz irakurritakoan, zure bitakoran iruzkindu gaizki dagoena zergatia azalduz. Errakuntzak era askotakoak izan daitezke: ortografikoak, esaldien antolakera, esaldien luzera, semantikoak… Kontura zaitez albistearen goikaldean derrigorrez agertu beharreko datuak ditugula, ondoko adibidean ikusten den bezala".

LEIOA IRRATIA
DATA: 2003-XI-3
ALBISTEGIA: 14.00etakoa
IDAZLARIA: Iraide Otsaran
NOTIZIA: ERNE sindikatuaren batzarrea
ATALA: Euskal Herria
IRAUPENA: 35 segundu
_____________________________________________________________________
Datu hauen ordena desegokia zen, irakasleak irakatsi zenigun bezala, orden egokiena hau da: hedabidearen izena, data, programa, idazlaria, notizia, atala, iraupena eta azkenik, ebakia(k).
_____________________________________________________________________

ERNE Ertzaintzaren sindikatu independienteak bere bigarren kongresua hilabete honen 31ean eta otsailaren 1ean burutuko duela argitu du (esaldiaren antolamendua txarto dago, deritzon ez da egokia). ERNE sindikatuak Bilbon daukan egoitza aukeratu du batzarrea egiteko (Bilbon da euskarazko izena egokia) . Bertan, bost afiliatuko konpromisari batek eta sindikatuko buruzagiek parte hartuko dute (hobeto parte hartuko dute, hartuko dute parte baino) . Dena den, boto eskubidea izan gabe, beste edozein afiliatu ere joan daiteke batzarrera (dena den ondoren koma jarri behar da, eta soberan dago, dena den jartzen badugu, arren soberan dago).

Oraingoz, ponentzia bakarra prestatzen ari da ERNE sindikatua. Afiliatu batzuek azaldu dutenez, aipaturiko ponentzia jarraipenekotzat jotzen da, 1988an egin zutenaren ildo beretik joango omen dena (esaldian bitan banatu oso luzea baita, iruzkidu didatenez aldatu, lehengo pertsona sartu behar ez delako).
_____________________________________________________________________
Mario Díez

domingo, 7 de diciembre de 2008