2. ataza - Finantza krisia

Leioako campus berriztua abian

martes, 13 de enero de 2009

3. ATAZA: BIDAIAK TB

Hona hemen Gorka Palazio irakasleak bidalitako 3. ataza: 24 orduko telebista katearen sorrera. Lau taldeen artean, BIDAIAK TB katea sortu dugu.

Oporrak heldu dira eta ez dakizu nora joan? Bidai-agentziek antolatutako bidaiak gorroto dituzu? Oso garestiak dira? BIDAIAK TBn badaukagu behar duzun irtenbidea. Sar zaitez eta zure opor dibertigarrienak izan!

BIDAIAK TB-ren logoa:



Sakatu logoan BIDAIAK TB-ren lau kanalak ikusteko: mendia, hondartza, hiria eta jaia.

Gure taldea "BIDAIAK TB JAIA" kanalaz arduratu da. Bertan, Espainiako jai-giro onena duten hiriak aurkituko dituzu. Mallorka, Ibiza, Madril, Benidorm, Tenerife... zure zain daude. Animatzen zara?

Hauxe da gure kanalaren irudia:



BIDAIAK TB JAIA, 24 orduko telebista, alegia, hurrengoko script-ean ikus dezakezue:






Taldekideen izenak:
Mario Díez Monteserin
Nortza Goirigolzarri García
Amaia Asenjo Bonilla
Miren Rodríguez Aizpurua

BIDAIAK TB JAIA kanalaren ordukako programazioa honako hau da:

 00: 00 GMT+1. Bidaiak TBren sarrera: ezagutu BIDAIAK TB katea!

 00: 02 GMT+1. Gure kanalaren sarrera: Ongi etorri "Bidaiak TB katera".

 00: 02 GMT+1. Gure kanalaren gomendioak: Bidaiak TB-k gomendatzen dituen helmugak. Anima zaitez!

 00: 51 GMT+1. Madril, Espainiako hiriburu zoragarria: Madrileko jaia anitza da, giro eta musika ezberdinekin. Goazen hiriburua ezagutzera!

 01: 08 GMT+1. Madrileko Fabrik, zatoz!: Fabrik izeneko diskoteka oso famatua da Madrilen eta Espainia osoan. Ikus dezakegu!

 01: 25 GMT+1. Space of sound Madril… jaiak jarraitzen du: Space of sound diskotekak mundu osoan daude. Espainian badaukagu gurea.

 02: 31 GMT+1. Ikusteko hiria: Bartzelona: Espainiako bigarren hiri handiena ezagutuko dugu.

 02: 48 GMT+1. Bartzelonan ez da lo egiten: Sonar ekitaldia: Bartzelonako musika-ekitaldirik garrantzitsuena.

 03: 32 GMT+1. Salou Costa Dourada: Salouk, Kataluniako kostaldean dagoena, turismo ugari dauka.

 03: 57 GMT+1. Salou: gazteak eta jaia: Salou toki berezia da gazteentzat. Bidai asko egiten dituzte hona.

 04: 22 GMT+1. Salou: Port Aventura: Espainiako "Theme park" deitutakoak oso bisitatuak dira. Hone hemen famatuena.

 05: 30 GMT+1. Torrevieja: hondartza eta jaia: Mediterraniar itsasoa gustoko baduzu, Torreviejara etorri eta bere uretan sartu.

 06: 21 GMT+1. Hotelen iragarkiak: BIDAIAK TB JAIA kanalak gomendatzen dituen hotelak.

 06: 43 GMT+1. El botellón: gaztenzat normala den jarduera hau, askorentzat zikinkeriaren irudia da. Ikusi nahi duzu?

 07: 10 GMT+1. La prostitución: betidanik egon da eta bideo hauetan sakonki aztertzen dugu prostituzioa.

 07: 48 GMT+1. Ibiza bere osotasunean; Ibiza Espainiako diskoteka eta martxa gehien duen tokia da.

 08: 58 GMT+1. Ibizako hondartzetan: dena ez da diskotekak, jaiak eta alkohola. "Relax" pittin bat?

 09: 22 GMT+1. Ibiza hippia: mugimendu hippiak bere aztarna utzi du Ibizan.

 09: 37 GMT+1. Ibiza gauez: hau bai dela luxua. Ibizako diskotekak, jendea, giroa... ez da ezer falta gaua izugarria izateko.

 10: 39 GMT+1. Ibiza: sobredosis de fiesta: bideo hauetan erakus dezakegu zer nolako festa dagoen irla honetan.

 11: 27 GMT+1. Mallorka: jaia baino gehiago: Balear irlekin jarraituko dugu. Mallorkaren ordua heldua da.

 14: 01 GMT+1. Gure esperientziak: Bidaiak TB Jaia kanalaren kideek beraien esperientziak erakusten digute bideo hauetan.

 14: 27 GMT+1. La ruta del Bacalao: askok hitz egiten dute La ruta del Bacalao-ri buruz, baino ez dugu sakonki ezagutzen. Ezagutu dezagun!

 15: 22 GMT+1. Bilboko bideo promozionala: Bilbao 5 minututan ikusteko ez ahaztu bideo hau ikustea.

 15: 26 GMT+1. Bilboko jai giroa: Mao, Fever eta Image: Bilbon diskoteka ugari daude. Hona hemen ospetsuenak.

 16: 32 GMT+1. NON: Bumping Festival: urtero ospatzen den ekitaldia da hau. Bumping musika da protagonista.

 17: 07 GMT+1. Kalean: kalera joan gara gazte baten bizipenak jakiteko. Nolakoak diren bere larunbatak, zer egiten duen, gustokoak dituen diskotekak... "Callejeros" bezalako bideoa.

 17: 13 GMT+1. Tenerife: Kanariar irlak ikusiko ditugu orain. Tenerifetik hasiko gara.

 18: 16 GMT+1. Lanzarote: Lanzarote eta bere hondartza maitagarriak.

 19: 12 GMT+1. Fuerteventura: hau da dudarik gabe, Kanariar irlen ezezaguna, baina horrek ez du esan nahi hemen ez dugula tokia berarentzat.

 19: 50 GMT+1. Gran Kanaria: Goazen Gran Kanaria irla bisitatzera! Paisai izugarriak, hondartz lasaiak eta..jai mordoa!!!

 21: 05 GMT+1. Espainiako jai tradizionalak: Espainian jai tradizional ugari ditugu, Bilboko Aste Nagusia, Donostiako Danborrada, Sevillako Apirileko feria, Tomatina izeneko jaia...Ezagutu guztiak programa honetan!

 23: 06 GMT+1. Gure ekoizpen propioa badaukagu. Hona hemen VIDEO ON-DEMAND PROGRAMAZIOA:

1- BIDAIAK TB-ren sarrera
1.1 Telebistaren logoa
1.2 Telebistaren aurkezpena (BIDAIAK TB-ren kide batzuk)
1.3 Bideo promozionala

2- BIDAIAK TB JAIA kanalaren sarrera. Egileak: Amaia Asenjo, Mario Díez eta Nortza Goirigolzarri. Aurkezleak: Amaia Asenjo, Mario Díez eta Nortza Goirigolzarri

3- GURE ESPERIENTZIAK
3.1 Benidorm. Egileak: Amaia Asenjo, Mario Díez eta Nortza Goirigolzarri.
3.2 Ibiza. Egileak: Amaia Asenjo, Mario Díez eta Nortza Goirigolzarri.
3.3 Mallorka. Egileak: Amaia Asenjo, Mario Díez eta Nortza Goirigolzarri

4 - KALEAN: IPURTARINAK,gazte batekin elkarrizketan. Egilea: Nortza Goirigolzarri. Aurkezlea: Nortza Goirigolzarri. Elkarrizketatua: Txaber Lekubarri

5 - IRAGARKIAK
5.1 Mastercard-en iragarki laburra. Egilea: Mario Díez
5.2 Mastercard-en iragarki luzea. Egilea: Mario Díez
5.3 Cars Ballontin. Egileak: Nortza Goirigolzarri eta Amaia Asenjo
5.4 Segurtasuna kotxean (DGT.)Egilea: Nortza Goirigolzarri

6- GURE KANALAREN PROMOZIOAK
6.1 Betikoaz nazkatuta. Egileak: Nortza Goirigolzarri eta Mario Díez
6.2 Mallorka... Egileak: Amaia Asenjo eta Mario Díez

7- SARRERAK
7.1 Prostituzioa. Egileak: Amaia Asenjo, Mario Díez eta Nortza Goirigolzarri. Aurkezlea: Nortza Goirigolzarri.
7.2 Jai tradizionalak. Egileak: Amaia Asenjo, Mario Díez eta Nortza Goirigolzarri. Aurkezlea: Miren Rodriguez
7.3 Eta orain iragarkiak...(7 ezberdin). Egileak: Amaia Asenjo, Mario Díez eta Nortza Goirigolzarri. Aurkezleak: Amaia Asenjo, Mario Díez, Nortza Goirigolzarri eta Miren Rodriguez.


Zuen gustokoa izatea espero dugu!

Mario Díez